Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Antzinako esaerari jarraiki, Kultura Klasikoko ikasleek irteera izan zuten Bilbon ikasturtean zehar ikasitakoak zuzenean disfrutatzeko besteak beste.

Azkuna zentrotik sar irten azkarra egin ostean, San Frantzisko kaleko Berreginen museoan bisita autogidatua egin zuten. Bakoitzak han aurki daitezkeen artelan banaren gaineko azalpena elkar eskaini zioten.

 Ostean Jardines Kaleko Epelde-Mardaras galerian bere jabe eta arduraduna den Emilia Epelderen eskutik euskal artista garaikideen inguruko erakusketa izan zuten aztergai. Jose Luis Zumeta, Juan Luis Goenaga, Fito Ramírez ala Felix de La Concharen artelanez hausnartzeaz gain etorkizunerako norberaren bokazioaz eta gogotik lan egiteari buruz aritu izan ziren.

Astean ireki berri duten Euskal museoa ere bisitatu zuten, hurrengo baten lasaigo bueltatzeko esperantzaz.

Goiza trinkoa izan zen duda barik. “ Dispensatur” beste modu batez ulertzekoa.

Compartir