Ikasturteari amaiera ezin hobea emateko asmoz, Eginora hiru egunetarako irteera egin dugu DBH 2. mailakook.
Irteera antolatzerako orduan, besteak beste helburu hauek lortzea izan dugu gogoan: eskolaz kanpoko jardueretan Euskararen erabilera sustatu, ikasleen nahiz ikasle-irakasleen arteko harremanak sendotu, autonomia garatu, antolaketarako gaitasuna landu, aisialdi aukera jasangarri eta alternatiboen ereduak biziarazi, ingurumenarekiko errespetua sustatu eta honetaz gozatzeko aukera eskaini.




