Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Joan den ostiralean, maiatzak 29, DBHko lehenengo eta bigarren mailako ikasleekin  Gure Zirkua proiektua bisitatzen eta ezagutzen egon ginen. Bisitan,  zirkuko kideen bizitza nomada, kezkak, ikasketak eta pasadizoak gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Amaieran, zorte handia izan genuen, malabarismo eta kontortsionismo saio pare batez gozatu ahal izan baikenuen.

 Ikasleek asko disfrutatu zuten formatu txikiko kultur eredu honekin, euskal kulturaren eta aniztasunaren defentsa zuzen-zuzena egiten duen sormen kolektibo honekin; azken finean, lagunarteko, lankidetzako eta, nola ez, zirkuaren magiako balioak biltzen dituen ekimena baita.

Eskerrik asko zuen arreta goxoagatik!

Compartir