DIPLOMA DUALAri (edo Batxilergo Duala) buruzko aurkezpena izan zen atzo.
Urteak dira Elkar Hezin programa martxan dagoela. DBH 3- Batxi 1 bitartean, parte hartzen duten ikasleek AEBetako High Schooleko ikasgai batzuk lantzen dituzte online, hango tutorea zein eskolako koordinatzaia bidelagun dituztela. Hala, ingelesa maila sakonean lantzeaz gain, beste hainbat trebetasun garatzen dituzte, autonomia besteak beste. Batxilergoaren amaieran, titulu bikotza eskuratzen dute, hemengoa eta AEBetakoa.
Izen ematea zabalik dago!




