Joan den larunbatean, Oñatiko Santa Ana antzokian, Debagoieneko gazte abesbatzen topaketa berezia ospatu zen.
Gure ikastetxeko LH1, LH2 eta LH4ko ikasleek erakutsi zuten lanak fruituak ematen dituela. Urduritasun puntua eta ilusioa nabari baziren ere, taldeek maila polita eta bikaina eman zuten oholtza gainean, bertaratutako ikusleen txaloak jasoz. Ez zen kontzertu huts bat izan; herri ezberdinetako abeslarien arteko harremanak estutzeko eta elkarrekin ikasteko aukera paregabea baizik.Oñatiko beste ikastetxeetako abesbatzez gain, Ganbara Txikik, Andoain eta Legazpiko abesbatzek parte hartu zuten.
Zorionak parte hartu zenuten ikasle guztiei ,zuen ahotsekin Ikastetxeak kantari ekimena sustatzen jarrai dezazuela!!





