Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak gazteen pentsamendu kritikoa eta hausnarketa gaitasuna saritu ditu VIII. Filosofia Olinpiadan, eta Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleek protagonismo berezia izan dute aurten ere. 

Ikastetxeko hiru ikaslek saria lortu dute bideogintzako kategorian, ikus-entzunezko hizkuntza eta filosofia uztartuz egindako lan bikainari esker. Lorpen nagusi honekin batera, beste bi taldek ere finalera iristea lortu dute.

Ekitaldi honen helburu nagusia gazteen artean gaur egungo gizartearen erronkei buruzko gogoeta sustatzea da, bideoa bezalako formatuak erabiliz hausnarketa horiek zabaltzeko. Testuinguru horretan, saritutako ikasleek zein finalista izan diren taldeek gaitasun aparta erakutsi dute mezu konplexuak irudien bidez egituratzeko eta ikuspegi propio batetik defendatzeko. 

 Sari eta aitortza hauek ikasleen dedikazioa eta Elkar Hezik formazio integralaren zein adierazpen artistikoaren alde egiten duen lana balioan jartzen dute.

Zorionak saritutakoei eta parte hartu duzuen talde guztioi eginiko lan bikainagatik!

Informazio guztia lotura honetan duzue eskuragarri: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/noticia/2026/euskadi-premia-pensamiento-critico-joven-viii-olimpiada-filosofica/

Compartir