Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Martxoaren 4an, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek irteera zoragarria egin genuen gure arbasoen bizimodua bertatik bertara ezagutzeko. Goizean zehar, gizakiaren eboluzioan murgildu ginen, milaka urte atzera bidaiatuz.

Besteak bestem gizakiak nomadak zirela ikasi genuen. Oso trebeak tresnak asmatzen eta animalien larruak erabiltzen zituztela janzteko.

Irteerako unerik bereziena gela batean sartu ginenean izan zen; kobazulo bat balitz bezala antolatuta zegoen, eta han, suaren inguruan, ehizarako tresnak eta jantziak ikusi genituen.

Bukaeran, garaiko teknikak erabiliz lamina batzuk margotu genituen.

Oso goiz polita izan zen, eta orain badakigu gaur egun ditugun gauza asko gure arbasoei esker ditugula.

Compartir