Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Astebetez, gure ikastetxeko 24 ikasle eta 2 irakasle Alemaniako Ditzingen herrian egon gara. Egonaldian zehar hainbat jarduera egin ditugu: Porsche museoa bisitatu dugu, Frida Khaloren erakusketa ikusi, Stuttgart hiria ezagutu eta bestelako ekintza kultural eta hezigarriak burutu ditugu. Esperientzia oso aberasgarria izan da, bai kultura aldetik bai ikasketa aldetik ere.
Orain, martxoaren 10etik 17ra, Alemaniako lagunak gure ikastetxera etorriko dira bisitan. Guk ere egitarau berezia prestatu dugu beraientzat,egonaldia ahalik eta aberasgarriena izan dadin eta oso gogotsu gaude beraiei harrera egiteko.
Elkartrukearen helburua bi herrialdeetako ikasleen arteko harremanak sendotzea, kultura-trukea sustatzea eta hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gaitasuna hobetzea da.Esperientzia honek ikasleen garapen pertsonal eta akademikoan eragin positiboa izango duela ziur gaude.
Compartir