Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Aurreko urtarrilaren 15etik 22ra, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek Heziketa Afektibo Sexualaren formakuntza ikastaroa izan zuten. Talde bakoitzak bost ordutako tailerra burutu zuen.
Saioak teorikoak izan ziren, gela barruan. Ikasleek jasotako informazioa haien adinera egokituta egon zen. Kontutan izan behar dugu, gai honen inguruko informazioa modu egoki batetan helaraztea oso garrantzitsua dela neska-mutikoentzat eta hori badela helduok egin beharreko lana. Gurasoek, alde batetik eta ikastetxeak, bestetik gure ikasleen formazio integrala bultzatu behar dugu. 
Irakasle taldeak, formazioaren balorapena burutuko du, gure helburua ikasleei ahalik eta prestakuntzarik osotuena eta egokiena eskaintzea delako.