Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu duen lan-mahaiak honako saio hau antolatu du:
Gaia: Bullying-a nola prebenitu.( errepikapena)
Eskola jazarpena edo bullying-a presente dago gure seme-alabek bizi ditzaketen arriskuen artean. Baina zer da bullying-a? eta nola prebenitu dezakegu?
Gaiari buruz hausnartzen, egunerokotasunean sortzen diren egoerak aztertzen, orientabideak ematen eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko gara hitzaldi honetan.
  • Dinamizatzailea: Lidia Agilera, NORGARA
  • taldeko psikologoa. 
  • Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara.
  • Eguna: Abenduaren 13a.
  • Ordua: 18:15ean.
  • Lekua: Euskaldunberria gela, Bidebarrieta 18. 
Partekatu: