Azaroak 22an Elkar Hezi Ikastetxeko Lehenengo Zikloko ikasleek (LH1 – LH2) Donostiako Miramon Parke Teknologikoan kokatutako Zientzia Museora bidaia kulturala egin zuten.
Bertan eskaini ziguten jarduera gidatuan, Animalia aretoaz gozatzeko aukera izan genuen, ekosistema eta animalia desberdinak aurkituz, horien artean: oihan tropikaletako sugeak, basamortuko sugandilak eta natura-espazioen kontserbazioan laguntzen duten itsas arrainak.
Ondoren, Planetariuma bisitatu genuen kupula betean Eguzki Sisteman zehar 3D bidaia eginez.
Azkenik, Zientzia Museoko 8 gela tematiko ezberdinetan banatutako erakusketa iraunkorra esperimentatu genuen.
Etxera bueltatu aurretik, Kanpoko lorategietan dauden Gipuzkoako ondare-eraikinen ereduak bisitatu genituen.
Egun ahaztezina igaro genuen!