Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Maiatzaren 3an, 2 eta 6 urte bitarteko Haur Hezkuntzako  ikasleek aittajaun-amandreei
omenaldia egin zieten. Eskolako aretoan, txikiek askotariko kantu eta dantzak eskaini zizkieten aitton-amonei.

Gainera, oparitxoa ere prestatu zieten: haurraren eskuaren formadun loretxoa eta txikien bizitzan hain garrantzitsuak diren amona eta aittonen ekarpena eskertzeko bertsoa.

Emanaldia amaitu ondoren, gonbidatuek jantokian kafetxo bat hartzeko aukera izan zuten.

EMANALDIAREN GRABAKETA IKUSTEKO, EGIN KLIK.

Partekatu: